Irakaslea eta ekintzailea
«Zientzia batez ere sormena da, eta, horregatik, ezin da ikasi metodo moduan edo errezeta bidez. Zientzia ondo egiten ikasteko modurik onena ondo egiten dutenekin batera egitea da. Horregatik dira hain garrantzitsuak irakasleak, familiak eskolak». (Sarrerako hitzaldia Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademian, 2017ko maiatzaren 31n).

Pedro Miguel Echenique oraindik ikasle zela hasi zen irakaskuntzan, Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Fisikoen Fakultatean (1970-1972), eta Bartzelonako Unibertsitateko Autonomoan jarraitu zuen irakasle laguntzaile (1972-1973) moduan, irakasle agregatu gisa (1977-1978) eta kontratatutako katedradun moduan (1978tik). Oak Ridge National Laboratoryn (AEB) irakasle gonbidatu gisa jardun du hainbat garaitan, 1987 eta 1995 artean; baita Cambridgeko Cavendish Laboratoryn ere (1987) —bekaduna izan zen bertan 70eko hamarkadan—, eta Argentinako Bariloche Zentro Atomikoan (1988, 1989).
Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna da, eta doktoretza-ikastaroak eman ditu hala unibertsitate horretan, nola Bartzelonako Autonomoan. Egonaldiak egin zituen ikertzaile gonbidatu moduan, hainbat unibertsitatetan: Cavendish, Oak Ridge eta Bariloche, Lundeko Unibertsitatea (Suedia) eta Kopenhageko Bohr Institute (1977).
Sortzailearen ezagutza horrekin guztiarekin, DIPC aparteko zentroa da, eta Euskadin bi norabidetan sustatu du ikerketa-jardueraren nazioartekotzea: batetik, beste herrialde batzuetako zientzialariak erakarrita, eta, bestetik, haien jarduna garatzeko leku bat emanda aurretik nazioarteko zentroetatik pasatu diren herrialdeko zientzialariei. DIPC zentroak funtsezko ekarpena egin du Donostia munduko zientziaren mapan kokatzen. Pedro Miguel Echenique DIPCeko presidentea izan da sortu zenetik.
Echeniquek garatutako ekintzailetza-lana herrialdearen ikuspegi batean oinarritzen da, eta haren kulturaren, historiaren eta nortasunaren ezagutza sakona barne hartzen du. Eta bidezko gizarte eta gizarte ikasi bati ekarpena egiteko nahia, hala ikuspegi ekonomikoan nola politikoan.