Berriak
Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroek antolatutako “EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena Pedro Miguel Etxenikeren begiradatik” ikastaroan, atzo, irailaren 30, Miramar Jauregian, azken 45 urteotan Zientzia eta Teknologia politikek Euskadin izan duen bilakaera aztertu zen. Pedro Miguel Etxenike izan zen bidelagun, Eusko Jaurlaritzaren etapa desberdinetan zehar eta, hasiera-hasieratik, figura konstantea eta eragin handia izan…
Ehunka lagun hurbildu ziren Erronkarira joan den igandean, ekainak 29, Izabako Zinemaren Eguna ospatzera. Erronkari ibarreko txoko sutsu honek Nafarroako Pirinioetako zinemarik zaharrena zaintzen du, boluntariotzari esker. Joan den mendeko 40ko hamarkadan hasi zen zinema hau, eta filmaketa desberdinen eszenatoki ere izan da. Lehen edizio honetan, Montxo Armendariz eta Puy Oria omendu zituzten. Zinema-zuzendaria bera…
Gipuzkoako Hotelek Pedro Miguel Echenique saritu dute ekitaldi profesionaletarako erreferentziazko zentro gisa Gipuzkoa bultzatzeagatik Gipuzkoako Hotelen Urteko Batzarrak Gipuzkoako turismo sektoreko ordezkari nagusiak bildu ditu gaur Hotel Luze San Sebastián inauguratu berrian. Adegin integratutako Gipuzkoako Hotelen Elkarteak lurraldeko hotel nagusiak biltzen eta ordezkatzen ditu, eta Gipuzkoako hotel-eskaintza osoaren % 75 ordezkatzen du. Nabarmentzekoa da BPGari…
Etorkizuneko ekonomiaren inguruko ekosistema zientifikoa eta industriala garatzen lagunduko du finantza-taldeak. Lankidetzak argi adierazten du ikerketa zientifikoa eta ezagutza funtsezko oinarriak direla euskal gizartearen ongizate ekonomiko eta sozialerako. Kutxabank Donostia International Physics Center-en (DIPC) patronatuan sartu da gaur eguerdian egindako bileran, eta beste urrats bat eman du goi-mailako ikerketa zientifikoa sustatzeko eta Euskadin ezagutza- eta…
Lombardo Institutua, Milango Zientzia eta Letren Akademia, Europako zientzia- eta kultura-erakunde zaharrenetako eta ospetsuenetako bat da Pedro Miguel Echenique Donostia International Physics Centerreko presidente eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedradun emeritua Lombardo Institutuko kide izendatu dute gaur. Ekitaldian, Asturiasko Printzea Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Saria jaso duen fisikari nafarrak “Zientzia, etorkizuna eta edertasuna” izeneko hitzaldia…
Carlos Garaikoetxea lehendakariak, haren hiru sailburu Pedro Miguel Echeniquek, Javier Lasagabasterrek eta Pedro Luis Uriartek, bai eta hildako sailburuen senideek ere, sari bat jaso dute eta ohorezko aurresku batekin omendu dituzte. Imanol Pradales: “Zimenduak jarri zenituzten lekukoa hartzen joan garenoi oparotasunean eta ongizatean hazten jarraitzeko tresnak edukitzeko aukera emanez” Diktadura frankistaren ondoren hautestontzietatik sortutako lehen…
Mary-Claire King genetista estatubatuarrak irabazi du 2025eko Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren Asturiasko Printzesa Saria, saria emateko ardura duen epaimahaiak gaur jakinarazi duenez. Sari honen epaimahaia – Asturiasko Printzesa Fundazioak deitua – Pedro Miguel Echenique Landiríbarrek zuzendu zuen, eta honako hauek osatu zuten: Jesús del Álamo, Alberto Aparici Benages, Juan Luis Arsuaga Ferreras, Avelino Corma Canós,…
EHUren Kultura Zientifikoaren Katedrak sortu du dokumentala eta katedradunaren bizitza eta obra errepasatzeaz gain, zientziaren gainean egiten dituen gogoetak jasotzen ditu. Iker Badiola Etxaburu EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrako zuzendariak aurkeztuko du proiekzioa eta, ondoren, solasaldi bat izango da Pedro Miguel Etxenikeren eta Ana Urkiza Ibaibarriaga Eusko Ikaskuntzako presidentearen artean. «Naturaren sekretua» dokumentala EHUko Kultura Zientifikoaren…
Anton Arriola ekonomialariak eta Kutxabankeko presidenteak La travesía del Voga bere azken liburua aurkeztuko du apirilaren 29an Bilboko BBK Aretoan egingo den ekitaldi publikoan, 19:30ean. Cesar Coca EL CORREOko Kultura Gelaren zuzendariak aurkeztuko du ekitaldia eta egileak Pedro Miguel Etxenikerekin hitz egingo du eleberriari buruz. Mediterraneotik dabilen belaontzi batean dago girotuta La travesía del Voga…
Jakiundek udaberriko oso bilkura egin zuen apirilaren 4an EHUren Gasteizko campusean. Letren Fakultateko graduen aretoan izan zen akademikoen hitzordua eta Pedro Miguel Etxenike ere bertan izan zen. 116 kidetik 75 elkartu ziren. Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak eta Ana Zubiaga Jakiundeko presidenteak ireki zuten osoko bilkura eta urtebeteko isilunea egin zuten Maïte Lafourcade akademikoaren omenez, martxoaren…
EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrak ekoitzitako eta Jose Antonio Perez Ledok zuzendutako «Naturaren sekretua» dokumentala emango dute Iruñeko Nafarroako Filmategiaren proiekzioen aretoan. Pedro Miguel Etxenike EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedratikoaren, DIPCko zuzendariaren eta Jakiundeko (Zientzia, Arte eta Letren Akademia) ohorezko presidentearen bizitza eta obra azaltzen duen lana da. Dokumentalean Etxenikek zientziaren inguruan egiten dituen gogoetak jasotzen…
2025eko Zientziaren eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urtea dela eta, Tabakalerak “Ikuspegi Kuantikoak” erakusketa inauguratu du, Monica Bello Arts at CERNeko zuzendariak komisariatutako arte garaikidearen erakusketa eta hamaika artistaren lanak jasotzen ditu. “Ikuspegi kuantikoak” erakusketak aztertzen du fisika kuantikoaren oinarri batzuek, hala nola mugagabetasunak, probabilitateak eta ziurgabetasunak, arte garaikidean adierazteko eta gogoetatzeko forma berritzaileak inspiratzen dituztela….
Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza Saileko eta Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna saileko arduradun gorenek DIPC bisitatu dute gaur Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburua eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuneko sailburua DIPCren (Donostia International Physics Center) instalazioetan izan dira gaur goizean, Jaione Ganzarain Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko…
Kimikako Fakultatearen 50. urteurrenaren harira, Materialen Fisikaren Zentroak (CFM CSIC-EHU), Donostia Kulturak eta Fakultateak “50 urte kimika zabaltzen” konferentzia-zikloa antolatu dute. Ziklo horretan, Fakultateko kideek beren laborategian landutako hainbat gairi buruz hitz egingo dute Ernest Lluch Kulturetxean, publiko guztientzako hileroko hitzaldietan. Idoia Mugikak, CFMko komunikazio-arduradunak, aurkeztuko ditu hitzaldiak. Lehen hitzaldi horretan, Pedro Miguel Echeniquek gogoeta…
Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioak denboraren kontzeptua disekzionatzea proposatzen du, urtarrila eta martxoa bitartean Gasteizen (Artium Museoa), Donostian (Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa), Bilbon (Bizkaia Arteo-EHUko Mitxelena Aretoa), Iruñean (Golem zinemak) eta Donibane Lohizunen (Le Sélect zienma) proiektatuko diren hamabi filmen bitartez. Gizarte-zientziak programan sartuko dira lehen aldiz eta Vincerek (Marco Bellocchio, 2009) faxismoaren…