Hasiera / Berriak / Anton Arriola Kutxabankeko presidenteak La travesía del Voga liburu berria aurkeztuko du Pedro Miguel Etxenikerekin batera

Anton Arriola Kutxabankeko presidenteak La travesía del Voga liburu berria aurkeztuko du Pedro Miguel Etxenikerekin batera

2025
Api
29
Presentación libro Antón Arriola

Anton Arriola ekonomialariak eta Kutxabankeko presidenteak La travesía del Voga bere azken liburua aurkeztuko du apirilaren 29an Bilboko BBK Aretoan egingo den ekitaldi publikoan, 19:30ean.

Cesar Coca EL CORREOko Kultura Gelaren zuzendariak aurkeztuko du ekitaldia eta egileak Pedro Miguel Etxenikerekin hitz egingo du eleberriari buruz.

Mediterraneotik dabilen belaontzi batean dago girotuta  La travesía del Voga lana eta intriga, maitasuna eta gogoeta filosofiko sakonak uztartzen ditu, gizateriaren iragana eta etorkizuna elkartzen diren testuinguruan.

Zer esan nahi du bizitzeak? Nola geldiarazi dezakegu zahartzaroa? Zenbat irauten du maitasunak? Betirako izan daiteke? Eternitateak badu zentzurik? Adimen Artifiziala betiereko bizitzaren elixirra bihur daiteke? Galdera horiek Federico Poli finantzari arrakastatsua asaldatuko dute. Polik zeharkaldi bat egingo du Mediterraneoan zehar lagun bikote batekin eta Sofia Costamagnarekin, bere gaztetako maitasunarekin. Duela berrogei urte egindako bidaia oroitu nahi du, erantzunen bila.

Erein argitaletxeak La travesía del Voga eleberriaren berrargitalpena aurkeztuko du EL CORREOren Kultura Gelaren jardueren barruan. 2015eko Playa de ákaba Narratiba Saria irabazi zuen liburuak.

Kultura Gelak konferentzia eta ekitaldi kulturalak antolatzen ditu ezagutza, balioak eta jarrerak zabaltzeko publikoaren artean. Hitzordu finkoa da Bilboko kulturzaleentzat eta irakurzaleentzat.