Jakiunderen osoko bilkura EHUn, Gasteizen
Jakiundek udaberriko oso bilkura egin zuen apirilaren 4an EHUren Gasteizko campusean. Letren Fakultateko graduen aretoan izan zen akademikoen hitzordua eta Pedro Miguel Etxenike ere bertan izan zen. 116 kidetik 75 elkartu ziren.
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak eta Ana Zubiaga Jakiundeko presidenteak ireki zuten osoko bilkura eta urtebeteko isilunea egin zuten Maïte Lafourcade akademikoaren omenez, martxoaren 16an zendu baitzen.
Ekitaldian Akademiako bederatzi kide berrien inbestidura egin zen. Azaroaren 22an Arantzazun egindako osoko bilkuran aukeratu ziren kide horiek:
Hautetsitako kide osoak
- Eneko Agirre Bengoa, Lengoaien eta Sistema Informatikoen katedraduna eta HiTZeko zuzendaria (EHU).
- Mari Jose Olaziregi, Euskal Literaturako katedraduna (EHU).
Kide urgazleak
- Xabier Barandiarán Filosofiako irakaslea eta IAS-Research Centre for Life, Mind and Society taldeko ikerlaria (EHU).
- Edurne Bartolomé Peral, soziologoa, irakaslea eta ikerlaria (Deustuko Unibertsitatea).
- Martin Llade kazetaria eta idazlea (Radio Clásica, RNE).
- Jon Mikel Zabala Iturriagagoitia Ikerketa eta Garapen Ingeniaritzako irakaslea (DBS- Deustuko Unibertsitatea; CIRCLE-Lundeko Unibertsitatea; Suedia; University of South-Eastern Norway, Kongsberg, Norvegia).
Kide urgazle gazteak
- Irene Gantxegi Madina filosofoa, irakaslea, gatazken eta bake-kulturaren ikerlaria (Deustuko Unibertsitatea).
- Barbara Jimenez Pazos filosofoa, irakaslea eta iHPS-Integrated History and Philosophy of Science taldeko ikerlaria (EHU).
- Jon Lopez Gorostidi zigor-legelaria, irakaslea eta ikerlaria (Deustuko Unibertsitatea).
Joxerramon Bengoetxea akademiaren karguagatiko kide osoa da, errektorea izateagatik, eta 2025ean sartu den hamargarren kidea da. Errektore kargua duen bitartean izango da Akademiako kidea. EAEko eta Nafarroako Erkidegoko unibertsitateetako errektoreak akademiako kargugatiko kide osoak dira. Kasu honetan, EHUren Gasteizko campusean egindako ekitaldian, Joxerramon Bengoetxeaz gain, unibertsitate horretako hiru errektore ohi izan dira eta guztiak dira egun Jakiundeko kideak: Juan Ignacio Perez eta Nekane Balluerka hautetsitako kide osoak eta Iñaki Goirizelaria ohorezko kidea.
Kide berrien inbestiduraren ostean, Agustin Azkarate hautetsitako kide osoak eta EHUko Arkeologiako katedradun emerituak hitzaldi hau eman zuen: Arkeologia iraganaren eta orainaldiaren arteko “bitartekaritza” jarduera. Egungo egoeren gaineko gogoeta batzuk.
Akademiako kideak urtean bi aldiz elkartzen dira Jakiunderen jardueren gainean hitz egiteko, gogoeta egiteko eta erabakiak hartzeko. Udazkeneko osoko bilkura azaroaren 7an izango da, Bilboko Deustuko Unibertsitatean.