Hasiera / Berriak / «Naturaren sekretua» dokumentalaren proiekzioa eta elkarrizketa Pedro Miguel Etxenikerekin Iruñean

«Naturaren sekretua» dokumentalaren proiekzioa eta elkarrizketa Pedro Miguel Etxenikerekin Iruñean

2025
Api
3
El secreto de la naturaleza
“Naturaren sekretua” (Jose A. Perez Ledo, 2018)

EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrak ekoitzitako eta Jose Antonio Perez Ledok zuzendutako «Naturaren sekretua» dokumentala emango dute Iruñeko Nafarroako Filmategiaren proiekzioen aretoan.

Pedro Miguel Etxenike EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedratikoaren, DIPCko zuzendariaren eta Jakiundeko (Zientzia, Arte eta Letren Akademia) ohorezko presidentearen bizitza eta obra azaltzen duen lana da. Dokumentalean Etxenikek zientziaren inguruan egiten dituen gogoetak jasotzen dira eta zientzia zer den eta zertan datzan azaltzen du, tonu hurbil eta intimoan.

Dokumentalaren proiekzioa ondoren elkarrizketa/solasaldiaren abiapuntua izango da. Iciar Astiasaran Anchia Nafarroako Unibertsitateko Nutrizioko eta Bromatologiako katedradunak eta Jakiundeko kideak zuzenduko du solasaldia.

SARRERAK