Hasiera / Berriak / «Naturaren sekretua» dokumentalaren proiekzioa eta hitzaldia Pedro Miguel Etxenikerekin Durangon

«Naturaren sekretua» dokumentalaren proiekzioa eta hitzaldia Pedro Miguel Etxenikerekin Durangon

2024
Aza
14

EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrak ekoitzitako eta Jose Antonio Pérez Ledok zuzendutako «Naturaren sekretua» dokumentala emango dute Durangoko Bizenta Mogel Liburutegiaren laguntzarekin antolatutako «Zientziaren Ertzetik» hitzaldi zientifikoen zikloaren barruan, azaroaren 15ean.

Pedro Miguel Etxenike EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedratikoaren, DIPCko zuzendariaren eta Jakiundeko ohorezko presidentearen bizitza eta obra azaltzen duen lana da. Dokumentalean Etxenikek zientziaren inguruan egiten dituen gogoetak jasotzen dira eta zientzia zer den eta zertan datzan azaltzen du, tonu hurbil eta intimoan.

Dokumentala ondorengo solasaldirako abiapuntua izango da. Anboto astekariaren zuzendariak, Jone Guenetxeak, zuzenduko du eta parte-hartzaileek Etxenikerekin hitz egiteko eta planteatutako gogoetei ekarpenak egiteko aukera izango dute.

Sarrera doakoa da edukiera bete arte.