Hasiera / Berriak / “Naturaren sekretua” dokumentala proiektatuko da Donostian Pedro Miguel Echeniqueren parte-hartzearekin.

“Naturaren sekretua” dokumentala proiektatuko da Donostian Pedro Miguel Echeniqueren parte-hartzearekin.

2024
Ira
2

Juan Ignacio Perez Iglesiasek, Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburuak, eta Joxean Fernandezek, Euskadiko Filmategiko zuzendariak, filma aurkeztuko dute ostegunean, irailaren 12an (19:00), Tabakaleran (Donostia). Ondoren, Edurne Ormazabalek, Tabakalerako zuzendari nagusiak, fisikari nafarra elkarrizketatuko du.

Euskadiko Filmategiak eta EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrak “Naturaren sekretua” (Jose Antonio Perez Ledo, 2018) programatu dute, Pedro Miguel Echeniquek zientziaren eta edertasunaren gainean egiten dituen gogoetei buruzko dokumentala. Filma Juan Ignacio Perez Iglesiasek, Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburuak, eta Joxean Fernandezek, Euskadiko Filmategiko zuzendariak, aurkeztuko dute eta Tabakaleran (Donostia) proiektatuko da irailaren 12an, ostegunean (19:00). Ondoren, Edurne Ormazabalek, Tabakalerako zuzendari nagusiak, fisikari nafarra elkarrizketatuko du.

EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrak eta K2000ek elkarrekin ekoiztutako filmak Echeniqueren bizitza eta obra erakusten du eta zientzialariak zientziaren eta edertasunaren gaineko bere gogoetak partekatzen ditu. Horretarako, bi galdera estetiko dira abiapuntua: “Edertasuna benetako irizpidea da? Zer da edertasuna zientzian?”

Pedro Miguel Echeniquek 1996ko Euskadiko Ikerketa Saria, 1998ko Fisikaren Max Planck Saria eta 1998ko Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren Asturiasko Printzea Saria jaso ditu, besteak beste, solidoen gainazaleko irudien egoera elektronikoen aurreikuspen teorikoaren aurkikuntzengatik. Ekarpen adierazgarriak egin ditu mikroskopia elektronikoaren eta tunel-efektuaren elektroien energiaren galeraren eta ioi-materiaren interakzioen arloan. Egun, EHUko katedradun emeritua eta DIPCko presidentea da. Euskadiko Filmategiak, DIPCk eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten Zinema eta Zientzia zikloa inauguratzen du urtero.

DIPCren eta Donostia Zinemaldiaren -Zinema eta Zientziako ohiko erakundeak- laguntzarekin antolatutako emankizunerako sarrerak salgai egongo dira Tabakalerako webgunean eta, fisikoki, eraikineko informazio-puntuan.