Pedro Miguel Echenique

Pedro Miguel Echenique 1999an sortutako DIPC (Donostia International Physics Center) ikerketa-zentroko presidentea da.
Argazkia: Ángel L. Fernández (Jot Down)

Asturiasko Printzesa Sariak 2025

Mary-Claire King genetista, 2025eko Ikerketako Asturiasko Printzesa Saria

Carlos Garaikoetxeari omenaldia

Diktadura osteko lehen Eusko Jaurlaritza omentzeko ekitaldi hunkigarria egin dute Ajuria Enean
"La ciencia moderna es griega con Tales y Arquímides de pioneros"
P.M. Echenique

Pedro Miguel Echenique

«Zientzia haren aplikazio praktikoak baino askoz ere gehiago da. Zientzia ez da dogmen multzo izoztua. Abentura intelektuala da, baita abentura humanoa ere, eta azken urteotan aldatu egin du hala bizi garen munduaren ikuskera, nola gurea». (Sarrerako hitzaldia Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademian, 2017ko maiatzaren 31n).

Ongietorri Pedro Miguel Echeniqueren —Donostia International Physics Centerreko (DIPC) sortzailea eta presidentea— web-orri ofizialera.

Nafarroan jaio zen (Izaba, 1950) eta Donostian bizi da bere familiarekin. Zientzia Fisikoak ikasi zituen Nafarroako Unibertsitatean (1972), eta ondoren doktoretza egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (1977). Gainera, Philosophical Doctor (1976) eta Doctor of Science (1998) tituluak lortu zituen Cambridgeko Unibertsitatean. Bere titulu akademikoen zerrendan sei Doctor Honoris Causa izendapen daude, hainbat unibertsitatek emanak: Valladolideko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Madrilgo Complutense Unibertsitatea, Finlandiako Aalto, Santo Domingoko Amerika Autonomoaren Unibertsitate Nagusia eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.

Pedro Miguel Echeniquek irakaskuntza eta ikerketa egin ditu batera, eta materia kondentsatuaren fisikan jardun da. 27 doktore-tesi zuzendu ditu. Laurehun argitalpen baino gehiago egin ditu liburu eta aldizkari espezializatuetan—horien artean, Nature eta Science—. Hizlari gonbidatu eta oso gisa hartu du parte nazioarteko ehun kongresu gehiagotan. Era berean, mintegiak eman ditu Europa, Amerika eta Japonia osoko zentroetan. Eskuratu dituen sarien zerrenda luzean nabarmentzen dira, besteak beste, Ikerketa Zientifiko Teknikoko Asturiasko Printze Saria (1998) eta Max Planck Physics Prize (1998). EPSko (European Physical Society) ohorezko kidea da 2018tik.

Diktadura frankistaren ondorengo lehen euskal gobernua sortzean —Carlos Garaikoetxea lehendakariak zuzendua— Hezkuntzako sailburu izendatu zuten (1980-1983), eta, ondoren, Hezkuntza eta Kulturako sailburua izan zen, baita gobernuko bozeramailea ere (1983-1984). Euskararen Erabilera Arauzkotzeko Legearen sustatzailea eta txostengilea izan zen. Zientzialari honek sartu-irtena izan zuen politikan, eta hori herrialdeari buruz duen ideiak azaltzen du.

Echeniqueren lana ez da mugatu ikasgeletara, ezta ikerketako laborategietara ere. Jakiunde sortzea bultzatu zuen –Zientzia, Arte eta Letren Akademia—, erakundeko lehenengo lehendakaria izan zen (2007-2012), eta ohorezko lehendakaria da oraindik ere. Materialen Fisika Zentrua —CSIC eta EHUren arteko zentro mistoa (1999)— sortzen hartu zuen parte, eta, geroago, nanoGUNE (2009) sortzen ere. Baina bere lanik handiena Donostia International Physics Center (DIPC) sortzea izan da, 2000. urtean sortua. Echenique ekintzaile petoa da bere alorraren barruan. Irakurle amorratua da, eta bere beste zaletasunak mendiarekin eta bizikletarekin daude lotuta.

"Attosecond spectroscopy in condensed matter", Nature aldizkariko 449. azala

Ikerketa

Nire ikerketa-jarduera dedikazio pertsonal bizi eta obsesibo batekin hasi zen, gehiago bilatzen ekarpen berri bat egitea, liburu txiki bat gehitzea, Cajalen hitzetan, ezagutzaren liburutegi zabalari, eta ez liburutegia buruan eramatea. Whitehead filosofoak adierazi du, eta ondo adierazi gainera, ikertzaileak, aurkitu ahal izateko, ulertzea bilatzen duela, eta ez ulertzeko aurkitzea, hori jakintsu eruditu batek egingo bailuke. Zerbait, txikia izanagatik, lehen aldiz ikusteko plazera bizi izan duenarentzat, «aurkikuntza-unea» betiko gelditzen da gordeta, eta zaila izango da ikerketa-jarduera alde batera uztea.

Berriak

1
Urr

Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroek antolatutako “EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena Pedro Miguel Etxenikeren begiradatik” ikastaroan, atzo, irailaren 30, Miramar Jauregian, azken 45 urteotan Zientzia eta Teknologia politikek Euskadin izan duen bilakaera aztertu zen. Pedro Miguel Etxenike izan zen bidelagun, Eusko Jaurlaritzaren etapa desberdinetan zehar eta, hasiera-hasieratik, figura konstantea eta eragin handia izan…

30
Eka

Ehunka lagun hurbildu ziren Erronkarira joan den igandean, ekainak 29, Izabako Zinemaren Eguna ospatzera. Erronkari ibarreko txoko sutsu honek Nafarroako Pirinioetako zinemarik zaharrena zaintzen du, boluntariotzari esker. Joan den mendeko 40ko hamarkadan hasi zen zinema hau, eta filmaketa desberdinen eszenatoki ere izan da. Lehen edizio honetan, Montxo Armendariz eta Puy Oria omendu zituzten. Zinema-zuzendaria bera…

26
Eka

Gipuzkoako Hotelek Pedro Miguel Echenique saritu dute ekitaldi profesionaletarako erreferentziazko zentro gisa Gipuzkoa bultzatzeagatik Gipuzkoako Hotelen Urteko Batzarrak Gipuzkoako turismo sektoreko ordezkari nagusiak bildu ditu gaur Hotel Luze San Sebastián inauguratu berrian. Adegin integratutako Gipuzkoako Hotelen Elkarteak lurraldeko hotel nagusiak biltzen eta ordezkatzen ditu, eta Gipuzkoako hotel-eskaintza osoaren % 75 ordezkatzen du. Nabarmentzekoa da BPGari…